Azaroaren 14an jai giroan murgilduko da Asteasu, izan ere, egun horretarako antolatu baitute lehendabiziko Tranpazulo Eguna. Adin desberdinetako herritarrak elkartzea izango da festaren helburu nagusia eta egun osoko egitaraua prestatu dute lehen edizio honetarako.
Udazkeneko Azokan txu-txu trena ibiliko da Andoaingo kaleetan. Goikoplaza eta Kale Nagusia artean ibiliko da txu-txu trena.
Euskal Herrian barrena ekoizten diren ardo, gazta eta bestelako jakiak dastatzeko eta erosteko aukera izango da Andoaingo Goikoplazan, datorren azaroaren 14an. Goizeko 11:00tan irekiko dituzte ateak eta egun osoko plana aurreikusi dute antolatzaileek: azoka, bazkaria, bingo musikatua, erromeria, toka txapelketa...
11:00 Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat. 16:30 Harri Herri txapelketa. 18:00 Kantaldia, Andoni Ollokiegiren eskutik. 23:30 Erromeria Itzal taldearen eskutik txosnan.
Larunbat goizean lehiaketa berritzailea martxan jarriko du Larramendi Bazkunak: puzzle lehiaketa. Azaroaren 14an izango da, larunbatarekin, 11:30ean hasita, Goikoplazan. Partaideek aurretik eman behar dute izena.
Go!azen telesailaren 13. denboraldiaren estreinaldia proiektatuko da Adunako Kultur aretoan azaroaren 14an. 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat izango da, heldu batek lagunduta.
Azaroaren 14an, Udazkeneko Azokan, bingo musikatua antolatu du Larramendi Bazkunak. Gidari lanetan ariko da Yogurina Borova artista. Bideo baten bidez ekitaldira hurbiltzeko gonbita luzatu du.
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
Azaroak 14, larunbata. 17:00. Azaroak 15, igandea. 17:00
“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea” Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz. Azaroak 12 - abenduak 12.Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.
Azaroak 14, larunbata*.19:30. Azaroak 15, igandea. 19:30. Azaroak 16, astelehena. 17:00 eta 19:30 (ikuslearen eguna). Bi sarrera mota daude: ohikoa eta *promozioa zinema seniorra (65 urtetik gorakoentzat, sarrera erosteko NANa eskatuko da).
Azaroak 14, larunbata*.19:30. Azaroak 15, igandea. 19:30. Azaroak 16, astelehena. 17:00 eta 19:30 (ikuslearen eguna). Bi sarrera mota daude: ohikoa eta *promozioa zinema seniorra (65 urtetik gorakoentzat, sarrera erosteko NANa eskatuko da).
Urteurrenaren hilabetea bertan da. Hasteko, egitarau oparoa, mendi irteerarekin eta bazkariarekin abiatuko dute. Hilabete osorako musika emanaldi ugari iragarri dituzte, bogan dauden doinu berritzaileak eta aspaldiko punk eta rock kantuak uztartuz.