17:00-19:00 Puzgarriak frontoian. Ondoren, txokolate beroa. 19:20 Alkandoradunen argazki herrikoia plazan. 19:30 Amasako XXXIV. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon. 23:30 Ahantzi erromeri taldearen kontzertua txosnan.
"Traineras: pasión por el remo" dokumentalaren proiekzioa. "Cine y mujeres rurales" zikloaren barruan proiektatuko da.
Aste Santuan Manaslu mendiaren inguruan gidatu zuen zeharkaldia izango du hizpide Aitor Iginitz andoaindarrak, Bastero Kultugunean, datorren azaroaren 13an.
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
Urnietako haurren artean irakurzaletasuna bultzatzeko programaren barruan Liburu Txiki Klubeko saioa egingo da ostiral honetan.
“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea” Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz. Azaroak 12 - abenduak 12.Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.
Urteurrenaren hilabetea bertan da. Hasteko, egitarau oparoa, mendi irteerarekin eta bazkariarekin abiatuko dute. Hilabete osorako musika emanaldi ugari iragarri dituzte, bogan dauden doinu berritzaileak eta aspaldiko punk eta rock kantuak uztartuz.