Elikadura osasuntsuari buruzko solasaldi bat ospatuko da datorren azaroaren 24an Zizurkilgo HerriBiziGune topagunean.
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
Aizkardi Mendi Taldean bere Mendi Astearen 42. edizioa ospatuko du aurten. Azaroaren 23an zabalduko dute argazki rallyko lanen erakusketa eta asteartetik ostegunera, hainbat solasaldi izango dituzte. Ostiralean egingo dute argazki rallyko sari-banaketa ekitaldia eta, ohi bezala, igandeko mendi ibilaldiarekin amaituko dute astea.
“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea” Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz. Azaroak 12 - abenduak 12.Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.
2026 AZAROAren 24tik - 29ra: EMANALDIAK : Asteartea - Asteazkena - Osteguna: GAUEKO 20:00etan (Dohainik) "GUREA" ZINE ARETOAN