Musika tailerra emanaldia
26. urteurrenera iritsi da Gazte Lokala. Ohikoa denez, ekitaldiak iragartzeko marrazki lehiaketa antolatu dute.
Eskailerapekoa bakarrizketa Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren eskutik. Gazte zein helduei zuzenduta dago.
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea” Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz. Azaroak 12 - abenduak 12.Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.
Urteurrenaren hilabetea bertan da. Hasteko, egitarau oparoa, mendi irteerarekin eta bazkariarekin abiatuko dute. Hilabete osorako musika emanaldi ugari iragarri dituzte, bogan dauden doinu berritzaileak eta aspaldiko punk eta rock kantuak uztartuz.