Kuadernaketa tailerra egingo dute Larraulgo liburutegian. 5 urtetik aurrerako haurrentzat bideratuta dago, izen-ematea beharrezkoa izango da eta liburutegian bertan dago apuntatzeko aukera. Helene Agellek emango du ikastaroa. Parte-hartzaile bakoitzak bere irakurketa-liburua sortuko du.
Fun home tragikomediaren tertulia literarioa Oihana Iguaranek bideratuta.
Josu Merinok 'dry tooling'-eko eta izotzezko hainbat bide gogor eskalatu zituen Dolomitetan. Esperientzia horri buruzko hitzaldi bat emango du datorren azaroaren 17an Euskalduna egoitzan.
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
Hainbat ekimen
“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea” Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz. Azaroak 12 - abenduak 12.Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.