Kuadernaketa tailerra egingo dute Larraulgo liburutegian. 5 urtetik aurrerako haurrentzat bideratuta dago, izen-ematea beharrezkoa izango da eta liburutegian bertan dago apuntatzeko aukera. Helene Agellek emango du ikastaroa. Parte-hartzaile bakoitzak bere irakurketa-liburua sortuko du.