Kultur ekitaldi sorta Larraulen.
Talo eta gaztain artean goxatu dute igandea Larraulen

Iraia Sanchez Arregi aza 22 Larraul

Azaro kulturaren baitan, urteroko legez, talo eta gaztain jatea antolatu dute Larraulen. Igande arratsaldea goxatzeko Katillutxulo elkartean bildu dira herritarrak, eta txingarretan erretako hirugiarra eta txistorradun taloak dastatzearekin batera, gaztain erreak ere banatu dituzte.