Aldaketak, Larraulgo Azaro Kulturalean

Larraulgo Udaletik jakinarazi dutenez, biharko “Eskailerapekoa” ikuskizuna, 19:00tan izango da eta ez 18:30tan. Gainera, Larraulgo Ostatuan egitea erabaki dute. Bestalde, azaroaren 28ko autodefentsa tailerra 11:00etarako zegoen iragarrita, baina 09:30tan izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!