Herritar ugari aritu dira lanean, larrauldarrentzako giro ederreko elkargune bihurtu da sutondoa. Datozen egunetarako, oraindik bada zertaz gozatu Larraulgo azaro kulturalean. Azaroaren 28an autodefentsa tailerra izango dute adin guztietako emakumeei zuzenduta. Eta egitarauari amaiera emateko, abenduaren 2an “Euskara eta biok” liburuaren aurkezpena egongo da Andrea Bellaren eskutik liburutegian.