Maiatzak 29 ostirala 16:30-18:00 11-16 urtekoentzat zezen mekanikoa, Plazido Muxika plazan. 17:30 Gazte Olinpiaden finala. 18:00 Herriko buruhandi eta erraldoien kalejira, Plazido Muxikatik San Juan plazara. 19:00 Kantazaun, Etxeberri plazatik abiatuta. 19:30 Jaien hasierako txupinazoa, Egape Dantza Taldeko kideen eskutik. 19:50 Egape Dantza Taldearen emanaldia, plazan. 20:00 Burrunba elektotxaranga, plazatik abiatuta. 20:30-00:00 “Ai ama” erromeria, Etxeberri plazan. Edaria, musika eta janari postua egongo da. 21:00 Afari tematikoa, Jakutegin. Gaia: moda-estiloak. 23:00 Burutik, kontzertua. 01:00 Komerik, erromeria. 03:00 DJ Aldana.
2026/2027 denboraldiari begira, Aiztondo Neskide Taldeak beste pauso bat eman nahi du boleibol taldea sendotzeko. Harrobia indartzeko helburuz, datorren denboraldian alebin taldea osatu nahi dute, eta horretarako ate irekiak antolatu dituzte. Maiatzaren 29an egingo dute saioa, 17:45etik 19:00etara, Villabonako Olaederra kiroldegian.
Maiatzak 29, ostirala.18:00, Plazida Otaño liburutegia.
Herriarteko pilota txapelketan lan handia egiten ari dira adunarrak jardunaldiz jardunaldi. Ostiral honetan ekingo diote Zaldibiaren aurkako kanporaketari. Zaldibiako Resti pilotalekuan jokatuko dute joanekoa, 18:30etan hasita. Hurrengo asteburuan izango dituzte itzuleko partidak, Adunako pilotalekuan.
BASTERO-KAFE Joana Ortega Barrenetxeak GOIZEKO IZARRAK emanaldia aurkezten du piano eta ahotsez. Jagoba Astiazaran Kortak txistu eta silbotearekin eta Ixiar Jauregik panderoarekin. Emanaldi honetan herri musika eta garaikidea jolasean entzungo ditugu. Maiatzak 29, ostirala.19:30, Bastero
Zizurkilgo Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 2014 eta 2019 artean jaiotako haurrentzako irekiak, eta 2020 eta 2022 artean jaiotako txikientzako egokitutakoak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, udal-bulegoetara jo edo egoitza elektronikoa erabili daiteke; epea maiatzaren 4tik 29ra egongo da zabalik.
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |