Maiatzak 28, osteguna.18:00, Zimiterioa.
Maiatzaren 28an eskainiko dute, Larraulgo eskolako kideek 'Doinuak bidean' ekitaldia. Dagoeneko hirugarren ediziora iritsi da haur eta gaztetxoek eskaintzen duten musika emanaldia. Irune Etxabe, Oinatz Mujika eta Nahia Barandiaran Larraulgo eskolako kideak dira eta haiek eman dute ekimenaren berri
Urteroko ekitaldia bihurtu den kontzertuaren hirugarren edizioa ospatuko dute maiatzaren 28an arratsaldeko 18:30ean Larraulgo urmaelaren inguruko zelaian. Aurtengoan ere herri eskolako ikasleak izango dira protagonista oholtza gainean, zenbait herritar, ikasle ohi eta musikariekin batera. Beste behin ere Xabi Zeberio eta Inar Sastre musikariak bertan izango dira. Nagusiki euskal abesti ezagunen bertsioekin osatutako errepertorioa eskainiko da, baina sorkuntza propioko kanturen bat ere izango da tartean. Honela, ikasturte osoan zehar eskolako musika tailerrean egindako proiektuak taula gainera eramango dituzte haurrek.
Dokumentala eta solasaldia. Zuzendaria: Xabier Cereceda Hizkuntzak: euskara eta gaztelaniaz, azpitituluekin Benetako istorioa da, familia batean 1 motako diabete- sa duen seme edo alaba bat jaiotzen den unean sortzen dena. Eguneroko gainditze istorio bat da, gaixotasun honekin bizitzeak esan nahi duenari ikusgarritasuna eta ahotsa emateko, eta nola egun batetik bestera zure bizitzak zena izateari uzten dion. Pelikularen bukaeran, Mi dulce guerrero elkarteko kideek solasaldi bat abiatuko dute. Maiatzak 28, osteguna.19:30, Gurea.
1 motako diabetesa duten haurren inguruko dokumentala da 'Mi dulce guerrero'. Amasa-Villabonako Gurea zineman eskainiko dute ostegun honetan, 19:30ean hasita. Diabetesaren errealitatea gertuagotik ezagutzeko aukera eskainiko du dokumentalak. Emanaldiaren ondoren, gaiaren inguruko mahai-ingurua eskainiko dute.
Zizurkilgo Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 2014 eta 2019 artean jaiotako haurrentzako irekiak, eta 2020 eta 2022 artean jaiotako txikientzako egokitutakoak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, udal-bulegoetara jo edo egoitza elektronikoa erabili daiteke; epea maiatzaren 4tik 29ra egongo da zabalik.
Musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte Sarobe arte eszenikoen gunean maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean. Lehen emanaldia maiatzaren 25ean izan zen, eta bi kontzertu eskaini zituzten; klarinete eta tronpeta emanaldia, eta kontzertu orokorra. Gaurtik aurrera, honako hau da antolatu duten programa: MAIATZAK 26, asteartea 17:15 Biolin emanaldia 18:30 Piano emanaldia MAIATZAK 27, asteazkena 18:30 Kontzertu orokorra MAIATZAK 28, osteguna 17:30 Musika-tailerra eta Pentagrama Enea ikus-entzunezko proiektuaren aurkezpena. 19:30 Salsa Badago kontzertua San Joan plazan. Euria bada, Saroben 19:00etan. EKAINAK 1, astelehena 17:30 Perkusio emanaldia
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |