JARDUERA FISIKOAKORRIKA EGIN DEZAGUN Egutegia: martxoak 10, 17, 24, 31; apirilak 7, 14, 21, 28; maiatzak 5, 12, 19, 26; ekainak 2, 9. Ordutegia: 18:00-19:30 Hizkuntza: elebiduna Prezioa: 21 euro
Aduna eta Andoaingo Axeri Dantzaren iraganeko oihartzunek etorkizuneko ahotsekin egingo dute topo Aitor Arrutik zuzendutako dokumental honetan. Tradizio bat berreskuratu eta eguneratzearen erronkak ikusarazten dituen ikusentzunezko bidaia bat. Maiatzak 5, asteartea.18:30, Bastero.
Zizurkilgo Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 2014 eta 2019 artean jaiotako haurrentzako irekiak, eta 2020 eta 2022 artean jaiotako txikientzako egokitutakoak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, udal-bulegoetara jo edo egoitza elektronikoa erabili daiteke; epea maiatzaren 4tik 29ra egongo da zabalik.
Erretiroa gertu duten eta beren negozioa ixtea nahi ez duten establezimenduen jabeek aukera izango dute beraien negozioaren jarraipena eta eskualdatzea modu planifikatuan prestatzeko. Apirilaren 21ean eta 28an, eta maiatzaren 5ean, Andoaingo Urigain Etxean, doako hiru formakuntza-saio antolatu dira gai hauen inguruan sakontzeko.
Asteasuko Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako irekiak, eta 2009 eta 2013 artean jaiotako gaztetxoentzako parte-hartzaileak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, kultur etxera jo behar da; epea maiatzaren 4tik 15era egongo da zabalik, 17:00etatik 19:30era.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |