Zizurkilgo Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 2014 eta 2019 artean jaiotako haurrentzako irekiak, eta 2020 eta 2022 artean jaiotako txikientzako egokitutakoak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, udal-bulegoetara jo edo egoitza elektronikoa erabili daiteke; epea maiatzaren 4tik 29ra egongo da zabalik.
Asteasuko Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako irekiak, eta 2009 eta 2013 artean jaiotako gaztetxoentzako parte-hartzaileak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, kultur etxera jo behar da; epea maiatzaren 4tik 15era egongo da zabalik, 17:00etatik 19:30era.
Andoaingo guraso taldea lanean ari da maiatzeko egitarauaren prestaketan. Maiatzaren 8tik 17ra jolasak, ipuin kontaketa saioa, ginkana, zirku tailerra eta Eusfesta antolatzea adostu dute. Ez da, ez, gutxi!
Larraulen Kirol Astea antolatu dute asteburu honetarako, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzekin. Ostiralean hasiko da egitaraua halterofilia saioarekin; larunbatean xakea izango da protagonista, eta igandean arte martzialak eta toka saioa izango dira. Jarduerak parkean eta plazan egingo dituzte. Xakean eta arte martzialetan parte hartzeko izena eman beharko da, eta maiatzaren 6ra arte egin daiteke telefono bidez, 634 289 327 zenbakira deitu edo mezua bidalita.
Maiatzak 9, larunbata. 19:30, 22:00. Maiatzak 10, igandea. 19:30. Maiatzak 11, astelehena. 19:30.
Maiatzak 9, larunbata. 19:30. Maiatzak 10, igandea. 19:30. Maiatzak 11, astelehena. 19:30.