[Egitaraua]

Andoaingo Eusfera, egitaraua

Aiurri 2026ko maiatzaren 1a

Andoaingo guraso taldea lanean ari da maiatzeko egitarauaren prestaketan. Maiatzaren 8tik 17ra jolasak, ipuin kontaketa saioa, ginkana, zirku tailerra eta Eusfesta antolatzea adostu dute. Ez da, ez, gutxi!

Maiatzak 8, ostirala. JOLASAK

17:00 2-6 urte bitarteko haurrentzat jolasak.

18:00 6-12 urte bitarteko haurren vs gurasoen arteko jolasak. 

  • Leizaur Parkean izango da ekitaldia.

Maiatzak 9, larunbata. ZIRKU TAILERRA

16:30 5-12 urte bitarteko haurrentzat. Ordubeteko 3 txanda: 16:30 17:30 eta 18:30. Txanda bakoitzean, gehienez, 24 haur.

  • Ekitaldia Ondarreta Herri Eskolako jolastokian izango da.

Maiatzak 11-16GYNKANA MITOLOGIKOA

Pistak jarraituz, herriko merkatalguneak bisitatu beharko dituzte partaideek, eta gune bakoitzean puzzleko pieza bat lortuko dute. Pieza guztiak bilduta, pertsonaia mitologikoaren puzzlea osatuko dute.

Maiatzak 12, 13. Parketarrak

17:00-19:00 Euskaraz jolasteko, dantzatzeko eta ondo pasatzeko tartearen edizio berria iritsi da Andoainera.

  • Maiatzaren 12an, asteartea, Goikoplazan.
  • Maiatzaren 13an, asteazkena, Zumea plazan.

Maiatzak 14, osteguna. Ipuin kontaketa saioa

17:30 XoOoo! 0-6 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontaketa musikatua, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan. Josiane Aguerre-Valenciak sortua eta Ainhoa Elizondo andoaindarrak musikatua.

Maiatzak 17, igandea. EUSFESTA

Etxeberrieta plaza. Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako jolastokian.

11:30 Gymkanaren sari banaketa ekitaldia eta zozketa.

12:00-13:30 DJ Mikeltxi.

Bazkaria, nork berea eraman behar du.

16:00 Plaza-dantzak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!