Sortzaileak saltsan ekimena aurrera doa Zizurkilen eta, horren harira, 'Arantxantxan' liburuaren aurkezpena egingo dute bihar. Iratxe Esnaolaren hitzekin eta Izarne Zelaiaren ilustrazioekin sortutako liburua da bihar aurkeztuko dena. 18:00etan hasiko da ekitaldia, Plazida Otaño liburutegian.
“Ondo lo egin, hobeto bizitzeko: atsedenak osasunean duen eragina” izeneko hitzaldia, maiatzaren 27an.
Pasa den larunbatean Loiuko aireportuan Global sumud flotillako ekintzaleek pairatutako tratua salatzeko eta haiei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, Amasa-Villabonan.
Zizurkilgo Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 2014 eta 2019 artean jaiotako haurrentzako irekiak, eta 2020 eta 2022 artean jaiotako txikientzako egokitutakoak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, udal-bulegoetara jo edo egoitza elektronikoa erabili daiteke; epea maiatzaren 4tik 29ra egongo da zabalik.
Musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte Sarobe arte eszenikoen gunean maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean. Lehen emanaldia maiatzaren 25ean izan zen, eta bi kontzertu eskaini zituzten; klarinete eta tronpeta emanaldia, eta kontzertu orokorra. Gaurtik aurrera, honako hau da antolatu duten programa: MAIATZAK 26, asteartea 17:15 Biolin emanaldia 18:30 Piano emanaldia MAIATZAK 27, asteazkena 18:30 Kontzertu orokorra MAIATZAK 28, osteguna 17:30 Musika-tailerra eta Pentagrama Enea ikus-entzunezko proiektuaren aurkezpena. 19:30 Salsa Badago kontzertua San Joan plazan. Euria bada, Saroben 19:00etan. EKAINAK 1, astelehena 17:30 Perkusio emanaldia
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |