Gipuzkoako Erroten Egunaren harira, ate irekien jardunaldia egingo dute Larraulgo Txuringadi errotan. 10:15etan Larraulgo plazan elkartu, eta oinez gerturatzeko aukera izango da. 11:00etan hasiko da bisitaldia. Izen-ematea zabalik egongo da maiatzaren 12ra arte eta 3 euro ordaindu beharko dute helduek, umeentzako doakoa izango da.
Igandean, 11:30etan hasita, Junior mailako Ganbara Representaciones Justino taldea Easoren aurka ariko da Allurralden.
Eusferaren amaiera-festa egun osoko ospakizuna izango da. Etxeberrieta plazara deituta daude familiak eta haurrak.
Iñaki Gorostidi zenari omenaldia egin zioten iazko maiatzean. Aurten, ohiko formatuarekin itzuliko da Gorostidi Harria txapelketa. Bost harriri bina altxaldi eman beharko dizkiote kirolariek, ahalik eta denborarik laburrenean. Emakumeen parte-hartzea izango da berrikuntza nagusia.
Loatzo Musika Eskolak matrikulazio kanpaina abiatu du 2026-2027 ikasturterako. Izen-ematea maiatzaren 11tik 20ra zabaldu dute, eta eskaintzaren artean haur, gazte, heldu eta +65 urtekoentzako musika ikasketak eta tailerrak daude. Matrikulazioa online egin daiteke haien webgunean. Informazio gehiago: loatzo@loatzo.eus / 943 692 619.
Zizurkilgo Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 2014 eta 2019 artean jaiotako haurrentzako irekiak, eta 2020 eta 2022 artean jaiotako txikientzako egokitutakoak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, udal-bulegoetara jo edo egoitza elektronikoa erabili daiteke; epea maiatzaren 4tik 29ra egongo da zabalik.
Andoaingo guraso taldea lanean ari da maiatzeko egitarauaren prestaketan. Maiatzaren 8tik 17ra jolasak, ipuin kontaketa saioa, ginkana, zirku tailerra eta Eusfesta antolatzea adostu dute. Ez da, ez, gutxi!
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
-2€ emanaldi guztietan Maiatzak 16, larunbata. 19:30, 22:00. Maiatzak 18, astelehena. 19:30.