Zizurkilgo Danena Kirol Elkartea 50. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago. Egitarau oparoa prestatu dute eta, datorren larunbatean izango dute hurrengo ekitaldia. Danena futbol zelaian, puzgarriak jarriko dituzte 10:00etatik aurrera eta, 12:30etan, Danena futbol taldeko eta Real Sociedad taldeko beteranoen arteko partida jokatuko dute.
Maiatzak 30 larunbata 10:00 Diana, Txanbolin. 11:00 Dantzari txikiak San Juan plazan. 11:30-13:00 0-6 urtekoentzat Liburu txiki jaia, Jostaleku parkean. 11:30-13:00 5-15 urtekoentzat dardo txapelketa, Dardoka elkartean. 12:30 Poteoa, Poxta Zaharrek antolatuta. 14:00 Herri bazkaria, plazan, Poxta Zaharrek antolatuta. 16:30-23:00 16 urtetik gorakontzat dardo txapelketa, Dardoka elkartean. 18:00 “Eraitsi SL” kale antzerkia, Plazido Muxika plazan. 18:00 “Erremontari, herriz herri”, frontoian. 18:00 Txintxarri txaranga. 18:00-19:30 DJ Osto, Idiazabal kalean. 19:30-21:00 / 23:00-01:00 Erromeria, Lisker. 01:00 Selektah Stepi eta lagunak. 03:00 DJ LLL.
Aiztondo bailararen eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko Senidetze Eguna egingo dute larunbatean, maiatzaren 30ean, Asteasun. Aduna, Zizurkil, Amasa-Villabona eta Asteasu arduratzen dira urtero ekimenaren antolaketaz, txandaka.
Gazte Festekin bat eginez, Erremontari Herriz Herri egitasmoa Urnietara iritsiko da. Urnietako erremontarien parte-hartzearekin, gainera.
IESU Abesbatzaren kontzertua izango da larunbat honetan, maiatzaren 30ean, Kepa Deunaren Parrokian. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta Marina Lerchundi izango da zuzendaria. Ana Belén García ariko da pianoan, eta Unax Arzallus, Eñaut Manterola eta Gari Arrona perkusioan.
Datozen bi asteburuetan Santa Krutz jaietako pintxo irabazlea dastatzeko aukera emango du Andoaingo Kale Nagusiko Txindoki tabernak.
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
Maiatzak 30, larunbata. 19:30, 22:00. Maiatzak 31, igandea. 19:30. Ekainak 1, astelehena. 19:30.
Maiatzak 30, larunbata. 19:30. Maiatzak 31, igandea. 19:30. Ekainak 1, astl. 17:00, 19:30.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |