Loatzo Musika Eskolak matrikulazio kanpaina abiatu du 2026-2027 ikasturterako. Izen-ematea maiatzaren 11tik 20ra zabaldu dute, eta eskaintzaren artean haur, gazte, heldu eta +65 urtekoentzako musika ikasketak eta tailerrak daude. Matrikulazioa online egin daiteke haien webgunean. Informazio gehiago: loatzo@loatzo.eus / 943 692 619.
Zizurkilgo Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 2014 eta 2019 artean jaiotako haurrentzako irekiak, eta 2020 eta 2022 artean jaiotako txikientzako egokitutakoak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, udal-bulegoetara jo edo egoitza elektronikoa erabili daiteke; epea maiatzaren 4tik 29ra egongo da zabalik.
Asteasuko Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako irekiak, eta 2009 eta 2013 artean jaiotako gaztetxoentzako parte-hartzaileak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, kultur etxera jo behar da; epea maiatzaren 4tik 15era egongo da zabalik, 17:00etatik 19:30era.
Andoaingo guraso taldea lanean ari da maiatzeko egitarauaren prestaketan. Maiatzaren 8tik 17ra jolasak, ipuin kontaketa saioa, ginkana, zirku tailerra eta Eusfesta antolatzea adostu dute. Ez da, ez, gutxi!
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30