Sol Band Gazako musika taldea da, Palestinan oso ezagunak. Sustraietako eta musika modernoen arteko fusioa egiten dute bizitzari eta itxaropenari eusten dioten melodia biziekin. Israelen genozidiopean 8 hilabetez egon ziren eta 2024ean Gazatik ateratzea lortu zuten. Bere herriaren ahotsa bilakatu nahiean, musikaren bitartez munduari bizitzen ari diren sarraskia eta haien sufrimenduaren berri emateko helburua dute. 17:00etatik aurrera, batzen gaituzten zaporeak eta artea: pintxoak, henna postua eta artikulu solidarioen salmenta Plaza Morean. AMMA Andoain, BDZ andoain eta Ongi Etorri eskolara taldeak elkarlanean. Ekainak 5, ostirala.18:30, Bastero
Herriarteko pilota txapelketan bide oparoa egiten ari da Aduna. Joan zen astean Zaldibiaren aurkako joaneko jardunaldia jokatu zuen. 22-20 gailendu ziren gazteen mailako adunarrak, 22-2 eta 22-17ko emaitzaz galtzea egokitu zitzaien beste bi partidatan. Itzulerako partidak, beraz, erabakiorrak izango dira. 18:30etan hasiko dira norgehiagokak, Adunako pilotalekuan.
Amasa-Villabonako Behar Zana elkarteak 80 urte betetzen ditu eta, ekitaldiz betetako asteburua prestatu dute. Ekainaren 5ean, ostiralarekin botako dute ospakizunen hasiera iragarriko duen txupinazoa eta jarraian, martxan jarriko da egitaraua. Bola tiraldiak, pilota jaialdia, jan-edanak, danborrada, xakea, errebotea... denetarik izango da aukeran. Bestalde, erakusketa ere zabalik izango dute Gureako erakusketa aretoan.
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |