Ekainaren 7an, igandean, Andoaingo Euskal Jaialdia ospatuko da.
Ekainak 7, igandea.11:00, Joxe Arregi plazatik Fraisorora igoera.
Ganbara tabernan, ekainaren 7an, igandearekin, eguerdiko 13:00etan joko du jazz estiloko zuzeneko indartsuak eskaintzen dituen laukoteak. Taldeko liderra den Juan de Diego bilbotarra ospe handiko konposatzailea eta tronpeta-jotzailea da jazz eszenaren barruan.
Alebin mailako futbol txapelketa, Manu Murielen omenezkoa, hamargarren ediziora iritsi da dagoeneko. Hainbat talde lehiatuko da eta asteburu osoko egitaraua prestatu dute. Final handia igandean jokatuko da, 19:10tan hasita.
Amasa-Villabonako Behar Zana elkarteak 80 urte betetzen ditu eta, ekitaldiz betetako asteburua prestatu dute. Ekainaren 5ean, ostiralarekin botako dute ospakizunen hasiera iragarriko duen txupinazoa eta jarraian, martxan jarriko da egitaraua. Bola tiraldiak, pilota jaialdia, jan-edanak, danborrada, xakea, errebotea... denetarik izango da aukeran. Bestalde, erakusketa ere zabalik izango dute Gureako erakusketa aretoan.
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
Ekainak 6, lar. 19:30, 22:00. Ekainak 7, igandea. 19:30. Ekainak 8, astelehena. 19:30.
Ekainak 6, lar. 19:30. Ekainak 7, igandea. 19:30. Ekainak 8, astelehena. 17:00, 19:30.