12 kilometroko lasterketa. Irteera: 09:15, Errebote plaza. 24 kilometroko lasterketa. Irteera: 09:30, Errebote plaza. Kontrolak: Onddolar 7,8 km, Belabieta, Loatzo, berriz Loatzo, Uzturre. Korrikalari guztiak Erreboteko plazan helmugaratuko dira, Kale Nagusian barrena. Ekainak 27, larunbata.
Bihar goizean ospatuko da Trikuharri mendi lasterketa. Amasa-Villabonako Errebote plazatik abiatuko dira korrikalariak eta bertan izango dute helmuga puntua. 09:15etan abiatuko dira ibilbide motza egingo duten korrikalariak, 09:30etan, ibilbide luzekoak.
Ekainak 27, larunbata HAURREN EGUNA 10:30 Haurrentzako jolas eta lehiaketak Marrazkiak, xakea, krosa... 11:30-13:30 Puzgarriak eta jokoak 13:30 Haurren bazkaria 14:30-16:30 Puzgarriak eta jokoak 17:00 Konkis txikia Herriko LH6tik DBH4ra bitarteko gazteentzako Konkis txikia. 18:30 Sagardo dastaketa eta patata-tortilla txapelketa 19:00 Patata-tortilla txapelketaren sari banaketa 20:30 Barrikote morea Emakume taldeak eta herriko gazteek antolatuta. ANIMATU MOZORROTZERA Aurtengo gaia musika. (Norberak bere afaria eraman beharko du). 22:00 Suzko zezena 23:00 Kontzertuak Alarma Morea eta Burutik. Bukatzeko DJ Naza.
Larunbatean, ekainak 27, Halterofiliako III. Liga Nazionala izango da Joxe Arregi plazan, Danok Danena halterofilia-elkarteak antolatuta. Bi txandatan jokatuko da 11:30ean hasiko da lehena, 17:00etan bigarrena.
Herriarteko Pilota Txapelketako finalera iritsi da Aduna. Larunbatean jokatuko dituzte finaleko partidak, Hernaniren aurka, Donostiako Atano pilotalekuan. Partiden amaieran, harrera ekitaldia eskainiko diete pilotariei Adunako pilotalekuan. Egindako ibilbidea ospatzeko, herri afaria egingo dute 21:00etan, eta txartelak dagoeneko salgai daude Txantxanen eta liburutegian. San Juan suan eta afarian ere eskainiko dute txartelak erosteko aukera.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Ostiral eguerdian abiatuko dira jaiak Asteasun.
Urriaren 3an egingo dute ospakizuna Urnietako Oianume jatetxean. Ekainaren 30a bitarteko epea dago izena emateko.
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |