Txotxongilo emanaldia. 4-11 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Ekainak 12, ostirala.17:30-19:00, Ludoteka aurreko plaza.
Testuekin eta gaiekin: Ane Labaka. Musikan: Ines Osinaga. Kantuan: Alaia Martin eta Amaia Agirre. Ekainak 12, ostirala.18:30, udaletxea.
Zaldibiaren aurkako kanporaketa gainditu ondoren, final-erdietan da Aduna. Bergara izango dute arerio. Ekainaren 12an jokatuko dute joaneko jardunaldia, Bergarako pilotalekuan, 18:30etan hasita. Itzulerakoa berriz, herriko frontoian lehiatuko dute.
Ostiralean ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute Loatzo Musika Eskolako 65 urtetik gorako tailerreko kideek. Amasa-Villabonako Gurea zinean eskainiko dute saioa eta tailerrean landutako zenbait jarduera eskainiko dute.
Ekainaren 12an, ostiralarekin, Bastero Kulturgunean sorterriko folklorea biziberrituko dute Basteron ospatuko den jaialdian. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da emanaldia. Dantza taldeak eta abesbatzak ariko dira oholtzan, Extremadura, Andaluzia eta Euskal Herriko kulturen ordezkari gisa; Intxaurrondoko Extremadurako Zentroa, Lasarte-Oriako Erketz Dantza Taldea, eta, Andoaingo Aire Berriak, hain zuzen.
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30