Ekainak 21, igandea 10:00 Erraldoien konpartsen topaketa: Pasaia, Amasa-Villabona eta Lasarte-Oriako partaideak. Adi, beroaren eraginez, Ondarretan amaituko da. 11:00-13:00 Kontzejupeko txapelketako finalak. Bertan behera, beroagatik. 11:15 MuGaz taldeko ikasleen kontzertua, *Kontsejupean. 11:45 8-11 urtekoen Kross mistoa. Bertan behera, beroagatik. 12:00 Bikoteen Kross mistoa. Bertan behera, beroagatik. 15:30 Junior mailako Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia. 16:00-18:00 Mahai-jolas erraldoiak eta uraren festa, Leizaur parkean. 17:00-21:30 Taloak, Palestinaren alde, Goikoplazan. 18:00 Ezekiel DJ disko-jartzailea Nafarroa plazan. 20:30 Puro Relajo, Goikoplazan. 22:30 Zezensuzkoa, Goikoplazan.
2026ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, zer gerta ere, gogoangarria izango da Aduna herriarentzat. Herri txikia izanik ere, eskuz binakako txapelketan onenen artean da: finalaurrekoa jokatzen ari dira eta final handian egoteko aukerari eutsi nahi diote. Ez da erraza izango, parean duten Bergarak, joanekoan, 2-1 irabazi baitzuen. Tanteoari erreparatuta, aldiz, aukerak egon badira finala jokatzeko ametsa egi bihur dadin. Zaletuen babesarekin eta Adunako seikotearen kemenarekin, ilusioari eusteko arrazoirik ez da falta. Igandean, 10:00etan hasita jokatuko dituzte finalerdietako itzulikoak.
Urnietako Oreka gimnasia erritmikoko taldeak ikasturte amaierako erakustaldia eskainiko dute igandean.
Igande honetan, Intxaur pilotalekuan, VIII. San Fermin torneoa jokatuko da.Alde batetik, Arruti-Galardi eta Arratibel-Berasaluze bikoteak izango ditugu. Eta, bestalde, elite mailan Aldai-Bergara bikoteak Zabaleta-Erasun bikotearen kontra jokatuko du. 18:00etan hasiko dira partidak.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Urriaren 3an egingo dute ospakizuna Urnietako Oianume jatetxean. Ekainaren 30a bitarteko epea dago izena emateko.
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |