Uztailak 24, osteguna 18:00 Santioetako Erroskila igotzea eta txupinazoa, Oinkari Dantza Taldearen eta Jubilatuen elkartearen eskutik, Erreboteko plazan, Iraunkorrak txarangak alaituta. 18:15 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Iraunkorrak txarangak alaituta. 19:30 Kuadrillen arteko futbito txapelketako finala, Erreboteko plazan. 20:00 Eresargi abesbatzaren kontzertua, Gurea antzokian. 21:30 Herri afaria, Txerminen. 23:00 Gazteen danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta. 00:30 Gabezin taldea, Erreboteko plazan. 01:00 Gazte garaiak oroitu, 40 urtetik gorakoentzako DJ emanaldia, Txistulari plazan.
Prezio berriak ezarri dituzte hiri barruko autobus zerbitzuan. Bide batez, abuztuan martxan izango da.
Leitzaran Bisitarien Etxea zabalik egongo da udan: Bisitarien Etxea, Otieta.Ordutegia: 09:30-18:30
Uztailaren 18tik abuztuaren 14ra bitartean jokatuko da V. Intxaur Pilota Txapelketa, Udalaren eta Pilotaren Txokoaren elkarlanari esker.
Dagoeneko seigarren ediziora iritsi da Zizurkilgo Intxaur pilota txapelketa. Euskal Herria, Nafarroa eta Errioxako pilotarien parte hartzea-izaten du eta hala izango da aurten ere. Uztailaren 18an abiatu, eta abuztuaren 14an amaituko da txapelketa entzutetsua.