Uztailak 27, igandea 09:00 Diana, Loatzo Musika Eskolako Trikitixa Taldearekin. 10:15 Santiotako Paleta Goma Binaka Txapelketako finalak, Villabonako Udal pilotalekuan. 11:00 Santiotan kantari kantujira, Olaederra kiroldegitik abiatuta. 11:30 Santiotako Nagusi Mailako Eskuz Binakako XII Antton Pebet memoriala, Villabonako Udal Pilotalekuan. 17:00 Sokamuturra, Erreboteko plazan. 18:00 Santiotan kantari kantujira. 19:30 Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Txerminen.
Prezio berriak ezarri dituzte hiri barruko autobus zerbitzuan. Bide batez, abuztuan martxan izango da.
Leitzaran Bisitarien Etxea zabalik egongo da udan: Bisitarien Etxea, Otieta.Ordutegia: 09:30-18:30
Dagoeneko seigarren ediziora iritsi da Zizurkilgo Intxaur pilota txapelketa. Euskal Herria, Nafarroa eta Errioxako pilotarien parte hartzea-izaten du eta hala izango da aurten ere. Uztailaren 18an abiatu, eta abuztuaren 14an amaituko da txapelketa entzutetsua.