Kirolean nabarmendu direnei aitormena

Aiurri 2023ko abenduaren 21a

Irailean, urteko kirol lorpenen diplomen lehen banaketa egin zen. Mugitu Andoainen ekimenaren baita. Atzo, berriz, bigarren sorta banatu zuten, udalbatza aretoan. Pilotan, arraunan, kenpo kain, judon, zaldi lasterketan eta ziklo-krosean aritzen diren kirolariak nabarmendu dituzte oraingoan, euren lorpenengatik. Argazki-sorta eta ekitaldia bideoz, ikusgai:

Hona, zeintzuk jaso zuten diploma (batzuk ezin izan zuten azaldu, eta euren familiarrek edo talde-kideek jaso zuten oroigarria):

Pilota (Gazteleku pilota elkartea)

* Nora Mendizabal Ezeiza.

- Txapeldun: Dinastia Etxabe, Grabni 22 urtez azpikoan.

- Azpitxapeldun: hiru hiriburuak, Emakume Master Cup.

* Iñaki Lopez de Munain Oñederra.

- Txapeldun: Gipuzkoako banakako larruzko paleta.

- Azpitxapeldun: Udaberri larruzko paleta, Igeldo gomazko paleta

* Eneko beloki Ezeiza.

- Txapeldun: Antiguo pilota txapelketan.

- Azpitxapeldun: Elgoibarko San Anton txapelketan

* Aimar Beroz Garmendia.

- Txapeldun: Gipuzkoa eskuz esku 2. maila, mendebaldea 4 t'erdian 1.mail

 

Arrauna

* Jon Jauregi Mendizabal.

- San Pedrotarra Arraun Elkartearekin, 2018-2023 denboraldian (2023ko Eusko Label Ligako play offean ACTrako sailkatu da Libia trainerua).

 

Kenpo Kai (Kabutoken Kenpo Kai elkartea )

Elkarteko kirolariek Tunezen jokatu zen Munduko txapelketan parte hartu zuten irailaren 27tik urriak 1a bitarte.

* Udane Garcia Lavena.

- Urrea Juho modalitatean, defentsa pertsonala.

* Aimar Perez Lainez.

- Urrea Juho modalitatean, Urrea semikontaktuko konbatean.

* Aitor Garcia Lavena.

- Zilarra Katan, Zilarra semikontaktuko konbatean.

* Zuhaitz Astearloza Costas.

- Zilarra konbatean.

* Carlos Santiago.

- Brontzea Katan.

* Angel Santiago.

- Brontzea semikontaktuan.

 

Judo (Adarra Judo Elkartea)

* Elene Lizarribar Pestaña

- Gipuzkoa eta Euskadiko txapelduna, eta Espainiako txapelketan parte hartu du euskal selekzioarekin. Zaldi lasterketak

* Ander Gallo Godoy.

- Zaldi lasterketa profesionalen jockeya, debuta irailaren 14an.

 

Ziklokrosa

* Olatz Odriozola Mujika.

- 2023ko Gipuzkoako txapelduna elite kategorian.

* Asier Arregi Dominguez.

- 2023ko Gipuzkoako txapelduna elite kategorian.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!