“Etorri eskubaloia ezagutzera”, teknifikazio jardunaldiak Leizaran taldearen eskutik

Aiurri 2023ko abe. 28a, 10:56

Allurralde kiroldegian, bi saio egingo dituzte, ostiraletan biak, abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean. Benjamin mailakoek (2014-2015), 09:30etik 11:30era, eta alebin mailakoek (2012-2013), 11:00etatik 13:00etara, Allurralde kiroldegian. Leizarango zuzendaritzatik, herriko kirolzale gazteei mezua helarazi die: “etorri eskubaloia ezagutzera”. Ez da zertan izenik eman behar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!