Gora Kaletxiki Bandak, besteak beste, Fracaren “Andoain” pieza jo zuen Kaletxikiko jaietan, 2016an. Eta orduan adierazi zuenez Bandak, abesti hori ahal zuten guztietan jotzeko konpromisua hartu zuen.
Segidan, "Andoain" pieza, 2023ko San Juan jaietan, Goikoplazan:
Andoaingo musikagintzan urte mordoa egin zuen musikaria
Fraca Zaragozako Ainzon herrian jaio zen, 1929an. Bost urte zituela Zarautzera joan zen bizitzera, familiarekin batera; bertan bizi izan zen geroztik ere. 18 urte zituela piano eta armoniako musika ikasketak amaitu zituen Donostiako Kontserbatorioan.
Musikaren munduan murgildu zen harrezkero, eta Sestao eta Sos del Rey Catolicoko Musika bandak zuzendu ostean, 1958an Andoaingo bandaren zuzendaritza kargua hartu zuen, oposizioz.
1972an Banda desegin egin zen, eta harrezkero, Andoaingo musika akademiako zuzendaria izan zen, bertan piano eta gitarrako ikasketak eskainiz. 1989an hartu zuen erretiroa. Irakaskuntzaz gain, sortzailea izan da Fraca, eta konposizioaren eta piano errezitaldien arloa jorratu izan ditu maiz. Makina bat musika pieza sortu izan ditu, bere gozamen eta entretenimendurako aitortu izan duenez. Amaitezina da bere katalogoa, era guztietara interpretatzeko abestiez osatua: musika bandarekin, kamera musikarekin, pianoarekin, biolontxeloarekin, gitarrarekin…