Axeri puska biltzaileek Buruntzan inauteri giroa zabaldu dute

aiurri 2024ko urt. 27a, 19:17

Axeri dantzariek Buruntza auzoko baserrietara eta etxeetara eraman dute inauterietako festa giroa, Olagain Txistulari elkarteko kideen laguntzarekin. Berriki zendu den Aitziber Ugartemendia taldekidea gogoan hartzeko tartea ere hartu dute, Argazki-sorta eta hiru bideo, ikusgai:

"Dantzan oroituko zaitugu" izenburupeko bi bertso abestu dituzte axeri dantzariek Buruntza auzoan gaur ospatu duten Puska Biltzearen ekitaldian. Berriki zendu zen Aitziber Ugartemendia Zubeldia taldekidea gogoan hartu nahi izan dute era horretan. 

 

Dantzan oroituko zaitugu

Aupa Aitzi! Hementxe gabiltza

axeri zaharraren pare.

Buruntza aldera etorri gara

ezagun ginen lehen ere!

Dantza, musika, algara eta

jateko franko debalde,

egun ederra irten da baina

ez da berdina zu gabe!!

 

Axeri langile, bihurria

emakume(e)kin plazara

bidea zabaldu zenuen eta

oso urrun heldu gara!

Zure faltak gure barrenean

eragin duen dardara…

Dantzan ari garen bakoitzean

gurekin egongo zara!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!