Munduko ziklo-kros txapelketan parte hartuko du Irati Arangurenek

Aiurri 2024ko urt. 30a, 11:32

Larunbat honetan izango da lasterketa, Txekiako Taborren. Junior mailakoen txanda 11:00tan hasiko da eta irteeran izango da Andoaingo Txirrindulari Eskolako kidea.

Txekian lehiatzeko deialdian sartu dute Usurbilen bizi eta Andoaingo taldearekin lehiatzen ari den Irati Aranguren gaztea. Urte osoan ari da errepidean, eta sasoi honetan burubelarri murgildu da ziklokrosean.

Gipuzkoako, Euskal Herriko eta Espainiako txapelketetan parte hartu ostean, Europakoan parte hartu zuen. Pont-Châteaun 39. postuan sailkatu zen, bi erorketa izan ondoren. Larunbat honetan munduko txapelketan ariko da eta, beraz, ziklo-krosean egon daitezkeen proba garrantzitsuenetan parte hartu du.

Esan bezala, junior mailakoen lasterketa 11:00tan hasiko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!