Jonathan Torralbori larunbatean azken agurra egingo diote

aiurri 2024ko ots. 2a, 21:19

Arrantzan, mundu mailako lehiaketetan nabarmendu zen Jonathan Torralbori, bihar, larunbatarekin, azken agurra egingo diote. Hain zuzen, San Martin parrokian arratsaldeko 18:30ean hileta egingo da. Aurretik, 17:30ean, hainbeste maite zuen Leitzaran ibaian, bere senitartekoak eta arrantzan egin zituen lagun ugari bilduko dira, bere omenezko ekitaldi xumea egiteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!