Konpartsak azken ukituak ematen ari dira orduotan, eta ez dira gutxi izango zein mozorro jantziko duten erabaki gabe daudenak. Denbora egon badago, jakinik gainera, mozorroak baino garrantzitsuagoa izan ohi dela jaiaren aldeko jarrera izatea. Azkenera, gauza gutxirekin mozorro ederrak bezain dibertigarriak egin daitezke. Badira irudimena gehixeago lantzen dutenak eta, ohikoan, horiek dira nabarmentzen direnak. Gainerakoan, taldean murgildu eta jaiaz gozatzeko aukera eskaintzen du Inauteriak.
Andoainen egun handia larunbatekoa izango da. Egun horretan hurbiltzen baita jende gehien Inauteri festara. Tolosatik gertuago dagoelako edo, Andoainen aurreko asteburutik antzematen da Inauteri-giroa. Dagoeneko, hainbat leihotan eta balkoitan oihal koloretsuak zintzilik daude. Erakusleiho batean baino gehiagotan maskarak eta mozorroak ikus daitezke. Elementu horiez gain, aurreko larunbatean, Inauteriak badatozela iragartzeko hurbildu ziren herrigunera Kaldereroak. Ostegun honetan, ikasleak murgilduko dira mozorro festan. Eta, igandera bitarte, Andoainen musika, karrozak eta konpartsak batera eta bestera mugitzen ikusiko ditugu. Gorputza eta arima dantzan jartzeko sasoia da.
Otsailak 8, osteguna
14:45 Ospakizuna ikastetxe bakoitzetik abiatuko da. Txikienak bakoitza bere ikastetxean egongo dira. Helduagoak Goikoplazarantz abiatuko dira.
16:15 Pregoia eta txupinazoa Udaletxeko balkoitik. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta Ikastetxeko jolasleku estalian. Gora Kaletxikik, Gauerdik eta trikitilariek lagunduta.
17:00 Musika Eskolakoen saioa Goikoplazan.
17:30 Maskara tailerra Gazte Lokalean.
18:00 DJ Porru Goikoplazan.
18:30 Olagain txistularien kalejira Goikoplazatik abiatuta.
Otsailak 9, ostirala
17:00 Disko festa Ludotekan.
17:00 Lebiton konpartsa, Basterotik abiatuta, Zumea plazara.
17:30 Bingo berezia Anbrosia Olabiden.
18:00 “Vertical” kale ikuskizuna Zumea plazatik Goikoplazaraino.
21:30 Malkogarriyak.
00:00-02:00 DJ Ezekiel Goikoplazan.
Otsailak 10, larunbata
11:00 Ospakizunaren hasiera.
17:00 Inauteri desfilea.
22:30 Nemux DJ Goikoplazan.
Otsailak 11, igandea
12:00 Jaiaren bigarren eguna.
14:00 Herri bazkaria Goikoplazan.
16:45 Txarantukada elektrotxaranga.
19:30-20:30 Sardinaren segizioa, Goikoplazan hasita.
20:30 Sardinaren ehorzketa Goikoplazan.