Makina bat solasaldi jakingarri, lehen sektorearen gainean

Xabier Lasa 2024ko ots. 19a, 17:22

Eneko Egibar Artola andoaindarrak elikagaien subirautza iparroratz izanik, lehen sektorearen gaineko elkarrizketa laburrak bezain jakingarriak zabaltzen ditu youtuben sortu duen kanalean. Honako aurkezpen-bideoan, beraxek azaltzen du zer dela sortu zuen kanala.

Jada 225etik gora elkarrizketa zabaldu ditu Egibarrek, iaz ekin zionetik eginkizunari.

Nekazarien eta abeltzainen ezin egon, eskakizun eta mobilizazioak sekula baino indartsuago zabaldu dira azken aldian, eta testuinguru horretan, argibide jakingarriak eskaintzen dizkigute Andoaingo albaitariaren solasaldiek.

Euskal herritarrek, Euskal Herrian eta munduari begira egindako gogoetak, ikuspegi desberdinetatik, guztiak ere.

Atondu duen azken elkarrizketa, Jose Antonio Gorbea baserritarrarekin, gaur, astelehenarekin batera zabaldu du. 

Orain arte elkarrizketatu dituen zenbait eragile (abeltzainak, nekazariak, teknikariak, albaitariak, sukaldariak, erakunde publikoetako edo sindikatuetako ordezkariak...), gogoratze aldera:

- Paco Dehesa Santisteban. Albaitaritzan doktore.

- Xabier Arruti Olazabal, Lurralde Oreka Berderako Diputatua (Gipuzkoa).

- Jaime García Vallejo, agroekosistemaren bultzatzailea. Basaldea (Abetxuko). - Aitor Etxenike Santisteban. Kromatiko jatetxea (Gasteiz).

- Garikoitz Nazabal Etxabe. EHNE sindikatuko Gipuzkoako presidentea, eta, Piriniar arrazako abelgorrien ekoizlea.

- Mikel Kormenzana Okeranza. Belarbide elkartea, Belardi proiektua. (Orduña).

- Edurne Basterra Marquínez. UAGA sindikatuko presidentea. Agurain.

- Juana Fisure Portillo. Abeltzaina, esne ekoizlea. Biañez (Karrantza).

- Jon Etxebarria-Puy Arrieta. Artzaina. Ipiñaburu (Zeanuri).

- Jose Mari Zeberio. Ekonomialaria. Nekazaritzari eta euskaragintzari lotua. Andoain.

- Joxe Jabier Ormazabal Ugalde. Albaitaria, irakaslea Fraisoroko nekazaritza eskolan.

- Lander Lizaso. Derioko nekazaritza eskolako ikaslea. Ipiñaburu (Zeanuri).

- Julen Rekondo Bravo. Ingurugiroan aditua eta dibulgatzailea.

- Iker Karrera Aranburu. Landa garapeneko teknikaria eta korrikalaria. Amezketa.

- Arantza Eguzkiza. ENEEKeko (Ekolurra) presidentea. Iparragirre sagardotegiko Sagardogilea. Hernani.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!