SAPAko langileek mobilizazioen egitarauari ekin diote gaur, lan-baldintzak hobetuko dizkien hitzarmenaren alde. Gaur eta etzi (ostegunarekin), ordubeteko bi lan-etenaldi (10:00-11:00 eta 16:00-17:00) egitea erabaki dute oraingoz, eta zuzendaritzarekin hasitako negoziaketekin aurrerapenik ez balego, protesten dinamikarekin segiko dutela iragarri dute. Urtarrilaren 17an egin zuten lehenbiziko protesta. Argazkian, goizeko etenaldian langileek egin duten manifestazioa ageri da.