Bi ikus-entzunezko zabaldu dituzte Aitziber Ugartemendiari egindako esker oneko ekitaldiaren harira

Aiurri 2024ko ots. 28a, 11:55

Gogoangarria izan zen Aitziber Ugartemendia Zubeldiari Basteron egin zioten gorazarrea, oroitzapenean sakonki txertatuta geratzen den horietakoa parte hartu zutenentzat. Talde antolatzaileak bideo bikoitza plazaratu du orain; bata, lekukotza eman zuten giza-taldeekin osatutakoa, eta, bestea, Basteron bertan joan den igandean egin zen ekitaldia osorik biltzen duena.

Testigantzekin ikusentzunezkoa:

Hots, lagun-kudrilla, Zubietako lagunak, Katxiporreta Pailasoen Konpania, Punttuka Bertso Eskola, Kitto Gazte Kolektiboa, Santa Krutz Jai Batzordea, Iñurri Elkartea, eta, Axeri Dantza Elkartea.

 

 

Esker oneko ekitaldia, osorik

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!