Dozenaka emakume parte hartzen ari da Berdintasun Oihalak ekimena iragartzeko argazki-saioan

Aiurri 2024ko mar. 6a, 11:19

Berdintasun Oihalak ekimena larunbatean izango da, eta hari atxikimendua adierazteko dozenaka emakume parte hartzen ari da. 

Plaza Morean, emakume andoaindarrak irudikatzen dituen horma-irudiaren azpian, egin zuten aurtengo Berdintasun Oihalak ekimenaren aurkezpena. Jone Larrañaga izan zen bozeramailea: "Horma-irudian agertzen dira Andoaingo emakumeen ordezkariak. Gaurkoan ere ordezkaritza zabal-zabal bat dago, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu dugun ekitaldien berri emateko asmoz. Berdintasun Oihalak ekimenaren bigarren ekitaldia izango da aurtengoa. Iaz, badakizue, berdintasunaren aldeko martxa eta ekitaldia egin genituen. Oihalak erabili genituen modu sinbolikoan, eta modu fisikoan emakumeak saretzen ari ginela irudikatzeko. Saretu ginen, emakumeak batuta, denak batera, indartsuago garela erakusteko. Bigarren edizioa izango da, beraz, eta aurtengo helburua kultur aniztasuna izango da. Emakumeok eman nahi dugu pauso bat aurrera irudikatzeko Andoainen kultur aniztasunak nolakoa izan behar duen. Nolakoa izan behar duen elkarbizitzak, eta nolakoa izan behar duen berdintasunaren aldeko borrokak. Denok, bat eginda, helburu horren alde askoz indar handiagoa daukagulako".

 

"Berdintasun oihalak"
Eguerdiko 12:00tan San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzatik abiatuko da

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!