Arrate Fernandezen “Gure Hots” ikus-entzunezkoa Primeran plataforman, ikusgai

Aiurri 2024ko mar. 7a, 15:26

Arrate Fernandez ikus-entzunezkoan parte hartzen duen Leire Zinkunegi ipuin-kontalari oriotarrarekin batera

Arrate Fernandez zinegile andoaindarrak 2022an zuzendu zuen “Gure Hots” ikus-entzunezkoa, martxoaren 8tik aurrera Primeran plataforman ikus ahal izango da. Gizarteko hainbat esparruetan (nekazaritza, ekonomia, soziologia, politika, kulturgintza…) ibilbide luzea egina daukaten eta gogoeta mamitsuak kontatzeko dauzkaten hamalau emakumeren testigantzak bildu ditu dokumentalak.

Primeran, ETBk sortu duen euskal streaming plataforma da. Euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena da, eta denetariko edukiak eskaintzen ditu: euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak eta haurrentzako edukiak.

Doakoa da, eta bertan sartzeko, izena eman beharra dago.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!