Arrate Fernandezek "Gure Hots" dokumentala aurkeztuko du Basteron gaur

Aiurri 2022ko mar. 17a, 13:06

Zinkunegi eta Fernandez, dokumentalaren irudiarekin

Arrate Fernandez zinegile andoaindarrak eta Leire Zinkunegi ipuin-kontalari oriotarrak "Gure Hots" dokumentala aurkeztuko dute Basteron, gaur 18:30etik aurrera. Gizarteko hainbat esparruetan (nekazaritza, ekonomia, soziologia, politika, kulturgintza…) ibilbide luzea egina daukaten eta gogoeta mamitsuak kontatzeko dauzkaten hamalau emakumeren testigantzak bildu ditu dokumentalak.

 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!