Musika Eskolako abeslari gazteek Arnedon minbiziaren aurkako kontzertu solidarioan abestuko dute

Aiurri 2024ko mar. 8a, 11:14

Udal Musika Eskolako abesbatza Txikiak eta Gazteak, Arnedon, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen alde larunbatean antolatu duten kontzertuan abestuko dute, Katrin iturraldek zuzenduta. Emanaldia San Cosme elizan, 18:30etik aurrera izango da, eta Cuchuflete abesbatzarekin batera ariko dira.

Egun osoko irteera egingo dute abeslari gazteek Errioxara, izan ere, bertan diren kobazuloetan bisita egingo dute, kontzertuan parte hartu aurretik.

Udal Musika Eskolako bi abesbatza gazteak helduekin batera 2023ko Gabonetan, Berrozpeko kaperan eskaini zuten kontzertuko hainbat abesti, bideoz, ikus litezke, hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!