Topaketak emakumezkoen eskubaloian "iraganak eta orainak duten garrantziari buruz hausnartzeko eta etorkizuneko oinarriak finkatzeko balio nahi du". Halaxe adierazi du klubak hainbat eragileei bidalitako gonbitean.
Larunbat honetan ikus-entzunezkoa eta solasaldia antolatu dute, Bastero Kulturgunean. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da.
"Zuengatik gara" jardunaldia, larunbat honetan
Beteranoen eta senior mailako nesken lagunarteko partida gogoan hartuko dute. Ondoren solasaldia izango da ibilbide oparoa duten hiru kirolari ezagunen eskutik.
- Reyes Carrere, Bera-Berako jokalari eta entrenatzaile ohia.
- Patri Pinedo, Berabera eta Itxako eskubaloi klubeetako jokalari ohia.
- Toñi López, Leizaran Eskubaloiko jokalari eta entrenatzaile ohia.
- Ainara Arratibel, BERRIAko kirol kazetaria izango da moderatzailea.