Udal Musika Bandak Usurbilen kontzertua emango du, frontoian igandean

Xabier Lasa 2024ko martxoaren 15a

Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandak kontzertua emango du Usurbilen, igande eguardian. XX. Soinurbil Musika Asterako programazio zabala antolatu dute Usurbilen, eta Andoaingo Banda gonbidatu berezia izango da aurtengoan.

Eguerdiko 12:00etan, Usurbilgo kaleetan barrena kalejira egingo du Bandak, eta ondoren, plazako frontoian, 13:00etan eskainiko du kontzertua.

Mikel Emezabalek zuzentzen duen Bandak iazko azaroaren 18an, Santa Zezilia egunarekin batera, eman zuen jendaurreko azken kontzertua. Orduko argazki-bilduma eta bideoak, hemen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!