Udal Musika Eskolako Abesbatza Txikiak eta Gazteak, Arnedon, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen alde kontzertua eman zuten, martxoaren 9an, bertako Cuchuflete abesbatzarekin batera. Sintonia Television Rioja tokiko telebistak kontzertua zuzenean eman zuen, eta orain, Andoaingo bi abesbatzen emanaldiko bi zati, sarean zabaldu ditu.