“Zuengatik gara”, Leizaran klubaren eskertza emakume jokalari izan zirenei

Xabier Lasa 2024ko mar. 19a, 13:46

Emakumezkoen eskubaloiaren iraganaren eta orainaren gainean hausnartzeko eta etorkizuneko oinarriak finkatzeko antolatu zuten ekitaldia Basteron, larunbatean. Lehenbizi, Leizarango atzoko eta gaurko jokalariek 2023ko urtarrilaren 7an jokatu zuten txapelketaren ikusentzunezkoa aurkeztu zuten, eta ondoren, Reyes Carrere, Patri Pinedo eta Toñi Lopezek mahaingurua osatu zuten, Ainara Arratibelek zuzenduta. Argazki-bildumaz gain, ikusentzunezkoa zein solasaldia, biak, bideoz ikusgai daude:

* Txapelketako ikusentzunezkoa:

Atzoko eta gaurko Leizarango jokalariek 2023/01/07an jokatu zuten hiruko txapelketaren gaineko ikusentzunezkoa (muntaketa: Joxe Mari Igarategi; gidoigileak: Idoia Colomo, Olatz Olmedo, Jaione Lacalle eta Esther Imaz):

 

* Emakumeen eskubaloiaren gaineko solasaldia, Carrere, Pinedo eta Lopezekin, Arratibelek gidatuta:

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!