Xarma tabernaren urteurreneko ekitaldiak, ostegunean eta larunbatean

Aiurri 2024ko api. 8a, 17:03

Goikoplazako Aterpe taberna zena Xarma berrizendatu zuten, orain urte bat. Tabernako arduradunek urteurreneko ekitaldi-sorta iragarri dute asteburuari begira.

Iragarri zutene betetzen ari dira urte honetan. Edate eta jate kontuetarako ez ezik, kultur ekitalditarako lekua izateko ere egokitu zuten taberna. Eta halaxe izan da, denbora tarte honetan formatu txikiko musika saioak eta bestelakoak antolatuko dituzte.

Urteurreneko ekitaldiak

Apirilak 11, osteguna:
Pintxo potea. 19:00-21:00.

Apirilak 13, larunbata:
Bermuta eta DJ Ezekiel. 12:00-14:00.
Malkogariyak. 19:00-22:00.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!