Kuadrillen Eguneko bazkarirako pultsera salgai jarriko dute, larunbatean

Aiurri 2024ko apirilaren 10a

Asteartean jarri zuten postua eta herrikide ugari hurbildu zen eskumuturrekoa eskuratzera. Bigarren aukera dago, larunbatean, Juanita Alkain plazan.

 

Apirilak 13, larunbata. Juanita Alkain plaza

12:00tan hasi eta 13:30ak arte Juanita Alkain plazan eskuratzeko aukera izango da, 8 euroko prezioan. Antolaketak adierazi duenez, epez kanpo eskuratzen duenak 10 euro ordaindu beharko du.

Koadrilen eguneko egitaraua

Maiatzak 2, osteguna. Bekoplaza

Antolaketak egitarauaren berri eman du.

11:30 Jokoak Bekoplazan: Tragabolas, zaku lasterketa, trizibeherak, aulki jokua, erreleboak.

14:00 Bazkaria Bekoplazan: Bazkaria nork berea eraman behar du. Mahaian eseritzeko pultsera edukitzea beharrezkoa da: "eskumuturrekorik ez duenak ez du sarbidea izango".

15:00 Sorpresa iragarri dute. Eta, ondoren, DJ Ibiltariaren saioa hasiko da. Bazkarirako mahaiak eta aulkiak jaso beharko ditu kuadrilla bakoitzak.

22:00-23:30 Kontzertua: Kaparrak taldea.

O0:00-04:00 DJ Naza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!