Santakrutzak Andoainen, egitarau osoa

Aiurri 2024ko api. 30a, 07:47
Maiatzaren 1ean eta 5ran Zezen suzkoa kalez kale ibiliko da, Lebiton konpartsaren eskutik.

Gaurkoan abiatuko dira Santa Krutz Jaiak, Andoainen. Asteartean hasi eta igandera bitarte ekitaldi ugari iragarrita daude.

APIRILAK 30, asteartea

16:00 Haur pregoia eta txokolatada, Zumea plazan. 

17:00 Judo eta karate erakustaldia Zumea plazan.

18:30 Lebiton konpartsako buruhaundi eta erraldoiak, Plaza Moretik. Gora Kaletxiki txaranga Zumea plazatik

19:00 Pregoia eta txupinazoa Zubiaurren, Irunberri Kultur Elkartearen eskutik.

19:30 Zumeatarra elkartearen danborrada, Zumeatarratik hasita.

19:30 Txosnen irekiera, Bekoplazan.

19:30 Harri-jasotze popularra Bekoplazan: "III. Santakrutz harri txikia”.

20:00 Olagain txistularien kontzertua Santa krutz ermitan.

23:00-04:00 Arrixku eta Gozo gozo taldeen Kontzertuak Bekoplazan.

MAIATZAK 1, asteazkena

08:00 Gaupaseroen txaranga, Juanita Alkain plazatxotik. 

08:15 Gaupaseroen argazkia, Espigoian.

10:30 XLIV. Kros Herrikoia, XIII. Bixente Huiziren omenez, Zumea plazan. Ibilbideak 10 kilometroko luzera izango du. Aurretik izena ematen duenak 10 euro ordainduko ditu. Egun berean, 15 euro. Internet bidezko izen-ematea bezperan itxiko da.

11:30 Haur krosa, Zumea plazan. 

12:00 Txirrindulari lasterketa, Kaleberrian.

12:30 Joxe Ramon Ansaren oroimen ekitaldia: “Ez gaude ahaztuta”. Espigoian. Lore eskaintza, Xoxokako bidean, maiatzaren 6an.

17:00 Erreka jaitsieraren iritsiera. Oharra: Datorren apirilaren 24an, asteazkenarekin, erreka-jaitsiera antolatzeko bilera deitu du Eguzkik. 18:00tan hasiko da, Urigain kultur etxean.

16:30 Haurrentzako Txorotxaranga, Juanita Alkain plazatik.

18:30 Bizikleta festa, Zumea plazan. Euria eginez gero, Ondarretako patioan.  

18:30 Herri danborrada, txosnagunetik hasita. Entseguak: Apirilak 24, asteazkena, eta 29, astelehena, 20:30etik 21:30era, Kaleberriko Leizaran tabernaren ondoan.

21:45 Zezensuzkoa, Zumea kaletik abiatuta.

MAIATZAK 2, osteguna

Kuadrillen eguna

11:30 Kuadrilen arteko jokuak bekoplazatik hasita, txarangaz lagundurik. 

14:00 Kuadrillen bazkarirako ate irekiera. 

14:00  Kuadrillen bazkaria Zumea plazan. Eskumuturra edo pultsera aurkeztea beharrezkoa izango da.

17:00 Dj ibiltaria! Bekoplazatik hasiko da. 

17:30 Puzgarriak Zumea plazan.Euria eginez gero Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian.

19:00 Tabernen arteko X. Pintxo txapelketa. 

19:30 Plaza dantzak, Juanita Alkain plazan.

22:00-04:00 Kaparrak taldearen kontzertua. Ondoren, DJ Naza Bekoplazan.

MAIATZAK 3, ostirala 
Santa Krutz eguna

10:30 Dultzaineroen saioa.

10:30 Banderaren jaitsiera: udal korporazioa, eskopeteroak eta txistulariak lagunduta. 

10:30 Ezpata dantza Santa Krutz zubian.

11:00 Meza santua, Alberto Agirre abesbatzak kantatuta, Santa Krutz ermitan.

11:00 Eskopeteroak.

11:30 Ezpata dantza eta brokel dantzak, zubian. 

12:00 Txakolin dastaketa, Espigoian. Euriarekin, Bekoplazan.

12:00 Andoaingo trikitilarien kalejira, Plaza Moretik abiatuta.

16:00 Jokai egurrezko jokoak, Espigoian. Euriarekin, Zumea plazan.

19:00 Jira bira haur disko-jaia, Zumea plazan.

20:00 Elektropottotte, Txosnagunetik hasita. 

23:00-04:00 Nikotinaren kontzertua. Ondoren, Hofe x 4:40-ren kontzertua.

MAIATZAk 4, larunbata 

10:30 Artisau azoka, Zumea plazan.

10:30 Eneko Martiarenaren oroimenezko, III. Xake Txapelketa (<=14 urte) Juanita Alkain plazan. 

11:00 Musika eskolako akordeoien kalejira, Plaza Moretik abiatuta.

12:00 Bertso eskola eta txalaparta, Zumea plazatik abiatuta. 

12:00 Kantu kalejira, Plaza Moretik Zumea plazara. 

14:00 Auzo bazkaria, Kale Nagusian. Euriarekin, Zumea plazan. Antolaketeran eskutik mahaiak eta aulkiak. Bakoitzak bere janaria eraman behar du.

16:30 Ondoren, La Jodedera taldearen kontzertua.

17:30 Puzgarriak, Zumea plazan. Euriarekin, Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian.

18:00 Bakailao txapelketa, Kale Nagusian. Euriarekin Juanita Alkain plazan.

19:30 DJak Zumea plazan: Bomber, Ibandevice, Shaker. 

22:30 Santa Krutz Peña elkartearen danborrada. Entseguak: Apirilak 24, asteazkena, eta 29, astelehena, 19:30etik 20:30era, Kaleberriko Leizaran tabernaren ondoan.

23:00-04:00 Muxutruk erromeria, eta, ondoren, DJ Fresa Morango.

MAIATZAk 5, igandea 

11:00  Urki dantza taldearen kalejira. Zumea plazan emanaldia.

12:00  Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua, Juanita Alkain ondoan.

13:00 Vermouth musikatua. Ezekiel DJ-a Espigoian. Euriarekin, Bekoplazan.

17:00 Sagardo txapelketa, Zumea plazan. 

17:00  Basataloak Andoaingo talogileak, Zumea plazan.

19:00 Babarrunba taldearen kontzertua, Zumea plazan.

21:45  Zezensuzkoa, Zumea kaletik.

22:00 Festa amaiera, Zubiaurren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!