Irunberri elkartea izango da aurtengo pregoilaria, jaien hasierako suziria jaurtitzen, auzoetako Jai Batzordeen lekukoa hartuko duena. Apirilaren 30ean izango da, asteartearekin, Zubiaurre etxean. Lehenago, gaztetxoen pregoia irakurriko bada ere, helduen ekitaldiarekin ematen zaio hasiera ofiziala.
Kale Nagusiko elkarteari jaiari hasiera emateko arrazoia elkartearen beraren ibilbidean aurki daiteke. Udazkenean, 25 urte bete ziren elkartea sortu zela eta, geroztik, erreferente izan da auzunean eta, oro har, herri mailan. Azaroan, urteurrenaren harira, Ainara Audikanak argiro utzi zuen zein zen elkartearen bokazioa. Aiurriri eskainitako elkarrizketan honako hau adierazi zuen: "Elkarteak apustu argia egin du kultur ekimenen alde. Euskal Herria ulertzeko ikuskeratik abiatuta, Gau Beltza eta beste ekimen asko gauzatzeko ekarpena egin da. Sorgin Gaua da horietako bat". Horiez gain, hamaika hitzaldi, aurkezpen eta ekitaldi antolatu dira bertan.
Aipagarria ere, Ritxi Etxezarretak elkarrizketa berean erantsitakoa: "Andoain mailan, egun, elkarte guztiak batzen dituen ekimen bakarra bakailao txa- pelketa da. Garrantzitsua de- ritzot horri eustea. Elkargune bat da, izaera askotarikoena. Eta ez da ahaztu behar elkar- teak Santa Krutz jaiei egiten dion ekarpena dela".
Irunberri izango da, beraz, jaien hasierako protagonista.
Irunberri, eragile aktiboa
Jai Batzordeari eta egitarauari oso lotuta dagoen elkartea da Irunberri. Askoren artean, elkarteen arteko bakailao txapelketa antolatzen dute. Eragile dinamikoa izateaz gain, taberna jaiaren guneetakoa da jaietan.