Ansa gogoan hartuko dute jaietan

Aiurri 2024ko api. 27a, 07:00

Upategi baserriko Joxe Ramon Ansa Etxeberria andoaindarra 1979ko maiatzaren 6an erail zuen Triple A talde armatu ultraeskuindarrak. Santakrutzak ospatzen ziren, urte hartan.

 Iaz, haren lagunek omenezko ekitaldia antolatu zuten. Maiatzaren 1ean, jaien baitan, ekitaldia egingo dute Espigoian. Eta, maiatzaren 6an, hil zuten tokira hurbiltzeko gonbita luzatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!