Santa Krutz jaietako herri krosa, maiatzaren lehenean

Aiurri 2024ko apirilaren 25a

Korrikalarien artean data seinalatua da maiatzaren lehena. Izan ere, hamarkadak dira egun horretan 10 kilometroko Herri Krosa antolatzen dela. Goizeko 10:30etan abiatuko da, eta on line bidezko izen-ematea apirilaren 30a bitarte zabalik dago. 

Hitzordu bikoitza, Zumeatarraren eskutik

Helduena amaituta, haur mailakoari hasiera emango diote antolatzaileek.

  • 10:30 XLIV. Kros Herrikoia, XIII. Bixente Huiziren omenez, Zumea plazan. Ibilbideak 10 kilometroko luzera izango du. Aurretik izena ematen duenak 10 euro ordainduko ditu. Egun berean, 15 euro. Internet bidezko izen-ematea bezperan itxiko da.
  • 11:30 Haur krosa, Zumea plazan. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!