Pankartarekin egunero, goiz eta arratsaldez, irtenbidearen eskean

Aiurri 2024ko api. 25a, 14:19

Andoain-CII- Ez Plataformako kideak egunero, bi alditan, pankartarekin jartzen dira N1eko Bazkardoko zubian eta Urumeako autobiako biribilgunean. Aldundiari trafiko arazo larriari irtenbide egokia emateko eskatzen diote, “Inbertsioa ez da gastua”, “Andoaindarrak erdigunera”, “Ez soinurik, ez kutsadurik” eta “Andoain Gipuzkoa da” leloaekin, besteak beste. 08:00etatik 08:30era, eta 18:00etatik 18:30era burutzen dituzte protestak. Oraingoz, apirilaren 30a bitarte luzatuko dituzte agerraldiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!